Hizkuntza paketeak
- Ingelesezko jatorrizko paketea
- Moodle-n sartutako testu guztien oinarrian dago. Moodle eta pluginen zati bezala banatzen da. PHP kateen eta HTML laguntza fitxategiak ditu "en_utf8" karpetan. Gaineratutako plugin guztiek (moduluak, blokeak, e.a.) bere Ingelesezko fitxategia izan behar dute. Ingelesezko jatorrizko paketea ezin da lang.php-tik editatu.
- Jatorrizko hizkuntza-paketea
- Ingelesezko jatorrizko paketearen itzulpen ofiziala da. Normalean komunitateko partaide bolondres batek kudeatzen du. Moodle-ko jatorrizko hizkuntza-paketeak automatikoki egunera daitezke kudeaketa menuko "Hizkuntzak"-etik (Moodle-tik zuzenean hizkuntza-pakete horiek aukeratu, jaitsi eta instalatzen utziko dizun baliabidea izango duzu). Eskuz ere jaitsi ahal dira http://download.moodle.org-etik.
- Aldaketa lokalak
- egiten bazaizkio jatorriko hizkuntza-paketeari zure zerbitzariko aparteko direktorio batean gordeko dira.
Beraz, jatorrizko hizkuntza-paketea eguneratu ahal duzu zure gunekoari eragin gabe.